2017/11/13

TALDEAREN KOHESIOA


Taldearen kohesioa lantzeko dinamika desberdinak egiten ditugu ikasturtean zehar. Hemen "armiarma-sarea" eta "koloretako mundua". Horretaz gain, gure izenen zuhaitza
egin dugu.











2017/11/02

PROIEKTU BERRIA: GOAZEN ESPAZIOA ESPLORATZERA

Lehenengo egunetan elkar ezagutzeko dinamika eta ekintza ugari proposatzen ditugu gelan.

Iraileko lehenengo egunetan, Aladinoren lanparari desio bat eskatu behar genion, baina lanparako genioak ez zuen ez dirurik, ez erosi ahal ziren gauzak ematen. Gero desioa adierazteko marrazki bat egin  zuten.


Desioa ugari eskatu ziren: futbolariak, sirenak, andereño… izan nahi zutenak, magia egin nahi zutenak ere agertu ziren, urpekari bat lortu nahi zuen Asierrek itsasoko hondoa ezagutzeko eta, azkenik, batzuk unibertsoa esploratu nahi zuten, zaborra garbitzeko.

Handik egun batzuetara proposatu nien gure lehenengo proiekturako gaia aukeratzea. Itsasoko animaliak eta Unibertsoa proposatu zuten, baina azkenean gehienek Unibertsoa ikertu nahi zutela esan zuten, eta besteok oso konforme azaldu ziren.


AGER: NIK NAHI DUT ILARGIRA JOAN.

TALDE BERRIA

Berriro lehenengo mailara. Gogo handiz hartzen ditut nire ikasle berriak. Batzuk ezagunak egiten zaizkit eskolatik ikustetik; beste batzuk ikasle-ohien anai-arrebak direlako, baina gehienak ezezagunak dira. Lehenengo egunetan  elkar ezagutzeko ekintza eta dinamikak egiten ditugu gelan: izena ikasteko jolasak, puxikak marraztu eta lagunen izenak idatzi barruan, izenen zuhaitza osatu guztuion artean...