2017/11/13

TALDEAREN KOHESIOA


Taldearen kohesioa lantzeko dinamika desberdinak egiten ditugu ikasturtean zehar. Hemen "armiarma-sarea" eta "koloretako mundua". Horretaz gain, gure izenen zuhaitza
egin dugu.











2017/11/02

PROIEKTU BERRIA: GOAZEN ESPAZIOA ESPLORATZERA

Lehenengo egunetan elkar ezagutzeko dinamika eta ekintza ugari proposatzen ditugu gelan.

Iraileko lehenengo egunetan, Aladinoren lanparari desio bat eskatu behar genion, baina lanparako genioak ez zuen ez dirurik, ez erosi ahal ziren gauzak ematen. Gero desioa adierazteko marrazki bat egin  zuten.


Desioa ugari eskatu ziren: futbolariak, sirenak, andereño… izan nahi zutenak, magia egin nahi zutenak ere agertu ziren, urpekari bat lortu nahi zuen Asierrek itsasoko hondoa ezagutzeko eta, azkenik, batzuk unibertsoa esploratu nahi zuten, zaborra garbitzeko.

Handik egun batzuetara proposatu nien gure lehenengo proiekturako gaia aukeratzea. Itsasoko animaliak eta Unibertsoa proposatu zuten, baina azkenean gehienek Unibertsoa ikertu nahi zutela esan zuten, eta besteok oso konforme azaldu ziren.


AGER: NIK NAHI DUT ILARGIRA JOAN.

TALDE BERRIA

Berriro lehenengo mailara. Gogo handiz hartzen ditut nire ikasle berriak. Batzuk ezagunak egiten zaizkit eskolatik ikustetik; beste batzuk ikasle-ohien anai-arrebak direlako, baina gehienak ezezagunak dira. Lehenengo egunetan  elkar ezagutzeko ekintza eta dinamikak egiten ditugu gelan: izena ikasteko jolasak, puxikak marraztu eta lagunen izenak idatzi barruan, izenen zuhaitza osatu guztuion artean...


2017/04/05

OLAGARROAREN LORATEGIAN

Animaliak aztertzen ari gara. Orain itsasoko animaliak aztertzen hasiko gara. Gaur gelan itsasoko uretan murgildu gara eta...


OLAGARROAREN LORATEGIA from agueda sastre martin on Vimeo.

GUGGENHEIN MUSEOAN







Atzo GUGGENHEIM museora joan ginen. 9:30 autobusa artu genuen. Txamarrak utzi ondoren, kuadro batzuk ikusi genituen gero tallerrera joan ginen eta artelan bat egin genuen oso pozik egon gara. Alex eta Irene

2017/03/15

ANIMALIAK

Animaliak izango da gure hurrengo gaia. Oraindik ez dugu ondo definitu, baina hasi gara gautibo dauden animalien egoera aztertzen. Sensibilitate handia ageri dute animaliekiko. Kasu batzuetan gogorra egin zaie onartzea zirkoko edo beste edozein ikuskizun bateko animaliek sufritzen dutela. Oraindik ez dugu gehiegi sakondu, baina batzuk ez dituzte zirkoko animaliak galdu nahi.

Hasteko poloetako animaliak ikertu nahi dituzte. Talde bakoitzak animalia bat aukeratu eta horren inguruan datoak jasoko ditu etxera eramango duen fitxa batean:

- Nolakoa da bizi diren habita
- Elikadura
- Neurriak
- Etsaiak eta defentsa
- Bitxikeriak

Nuestro próximo proyecto será sobre los animales. Todavía no lo hemos definido, pero hemos comenzado por reflexionar sobre la situación de los animales que se encuentran en cautividad. En algún caso se les ha hecho difícil aceptar que los animales del circo o de cualquier espectáculo sufren, por diferentes motivos. Todavía no hemos profundizado demasiado en el tema, pero alguno se resiste a perder los animales del circo y amenaza con no volver al circo si los prohíben. 
Para empezar han decidido investigar los animales del Polo. Cada grupo elegirá un animal y recogerá datos sobre ese animal en la ficha que llevará a casa.

Cómo es su habitat natural
Alimentación
Medidas
Enemigos y formas de defenderse
Algunas curiosidades

Como siempre os pedimos vuestra colaboración para que organicen su trabajo y lo preparen para presentarlo ante el grupo.





2017/03/09

EGIPTO

Bigarren hiruhilabete honetan eskolako inauterietarako denbora lerroa proposatu zen. Gure gelan Aintzinako Egipto aukeratu genuen. Luzez landu dugu gaia. Talde bakoitzak gai bat aukeratu du eta guztion artean dokumentala sortu dugu. Hona hemen egindako lana.


BIZIMODUA

bizimodua musika from agueda sastre martin on Vimeo.

FARAOIAK

FARAOIAK from agueda sastre martin on Vimeo.

MOMIFIKAZIOA

momiak from agueda sastre martin on Vimeo.

PIRAMIDEAK

pirámide MUSIKA from agueda sastre martin on Vimeo.

JAINKOAK

JAINKOAKMUSIKA from agueda sastre martin on Vimeo.