2016/11/20

HAURREN ESKUBIDEAK


HAURREN ESKUBIDEAK 2016 from agueda sastre martin on Vimeo.

Azaroak 20, haurren nazioarteko eskubideen eguna ospatzen da. Gu aurreratu ginen, eta gelan hitz egin ondoren, umeei proposatu nien patiora ateratzeko gure eskubideak marrazkietan aldarrikatzeko. Hona hemen egindako bideoa.

2016/11/13

URAREN MOLEKULAK

Leirek etxean bilatu du ura zer elementuk osatzen duten: oxigeno atomo bat eta bi atomo hidrogeno. Esan eta eredu molekularra plastilinaz egiteari ekin diogu. Gero, umeak mahai gainera igo dira, besotik heldu eta barrurantz tira egin dute ez erortzeko. Horrela egiten dute ere uraren molekulek, indarrez heltzen diote elkarri, ura osatzeko.

Leire ha buscado información en casa los elementos que componen el agua: un átomo de oxigeno y dos de hidrógeno. Hemos hecho con plastilina el modelo molecular y después se han subido a la mesa agarrándose del brazo y tirando hacia el centro para no caer. Las moléculas también se agarran con fuerza para permanecer juntas.



2016/11/04

ENPATIA


Ikasturtean zehar emozioen munduan murgilduko gara. Hasteko enpatia aukeratu  dugu, hau da, besteen sentimenduak antzematu eta ulertzeko ahalmena. Ipuinak irakurri, bideoak ikusi eta jolasak egiten ari gara enpatia zer den ulertzeko.

 "Tximeleta belarriak" ipuina irakurri dugu, izugarri gustatu zaie. Ederto batean ulertu dute istorioa: Maddi neska berezia da, arraroa, xelebrea eta pobrea. Bere ikaskideek burla egiten diote, baina bere amaren laguntzarekin airoso ateratzen da eta era postiboan buelta ematen die egoera guztiei.



Durante este curso nos moveremos por el mundo de las emociones. Empezamos con la empatía, es decir, la capacidad para detectar y entender los sentimientos de los demás, y de ayudarles en sus necesidades. Para que el alumnado lo pueda entender trabajaremos cuentos, vídeos y juegos.

El cuento "Orejas de mariposa" les ha encantado. En la asamblea hemos comentado la situación de rechazo que vive la protagonista, por ser una niña diferente, pero se dan cuenta de que la mamá ayuda a su hija  a ver de forma positiva los ataques recibidos, y les gusta cómo le da la vuelta a todas las situaciones.







Iker Navarro




Garazi




                                                                         Ibai 








   









2016/11/02

URA ETA AIREA

Gaur airea eta uraren ezaugarri batzuk aztertu ditugu. Bi elementuak konparatu ondoren, galdera bat egin diet: aireak pisatzen du? Hasieran zalantzak egon dira, baina azkenean erabaki dute aireak ez duela pisatzen. Zalantzak argitzeko erabaki dugu informazioa behar dugula, horretarako interneten bilatuko dugu heldu batekin. Beste batzuk esan dute etxean puxika bat puztu ondoren balantzan pisatuko dutela... Ondorengo egunetan emaitzak aztertuko ditugu.

Hoy hemos investigado sobre algunas características del aire y del agua. Hemos comparado los dos elementos y después les he preguntado si creían que el aire pesaba. Al principio han dudado un poco, pero finalmente han decidido que el aire no pesaba. Para aclarar las dudas les he propuesto que investiguen en casa. Algunos han dicho que iban a buscar información en internet con ayuda de algún adulto. Otros han dicho que en casa inflarían un globo y después lo pesarían en la báscula... En los próximos días veremos los resultados.