2016/09/26

IRAILEKO URTEBETETZEAK

Irailaren 16 eta 18an ospatu ditugu Sofia, Leire eta Ireneren urtebetetzeak. Marrazki politak eta olerki zoragarri batzuk idatzi genizkien.














2016/09/11

ARBELA DIGITALA

Aurtengo gelan arbela digitala daukagu, beraz erabiltzen ikastea dagokigu. Aste honetan lehenego urratsak eman ditugu: arbelan idazten aritu gara.

Este curso tenemos pizarra digital en el aula. Esta semana hemos dado los primeros pasos, y hemos aprendido a escribir en ella.

2016/09/08

LEHENENGO EGUNA

Euriak lagundu digu ikasturte honetako lehenengo egunean. Bazirudien ume batzuekin batera negarrez ari zela eguna. Urduri etorri dira ume batzuk, erdi lo gehienak. Hasieran lasai egon dira. Batzuk aitortu dute besteak ikusteko eta gauza berriak ikasteko irrikitan zeudela, beste batzuk lagunekin jolasteko gogoak agerian utzi dituzte, lagun berriak ere ezagutu ditugu. Guztion izenak ikasteko aukera izan dugu. Ordenagailuan idatzi ditugu gelako ume guztien izenak, hona hemen atera den irudia: