2014/05/17

MASAJERAKO KANTA


Izugarri gustatzen zaie ekintza hau. Kurtsoan zehar hainbat aldiz egin dugu, eta ez dira nekatzen. Asko disfrutatzen dute.

Esta actividad les encanta. A lo largo de el curso la hemos realizado en varias ocasiones y no se cansan. Disfrutan mucho con ella.

2014/05/14

MARTINEN URTEBETETZEA

Gaur Martinen urtebetetzea ospatu dugu. Olerki polita eskeini nahi izan diogu:

MUTILA
ALAIA
ROCKERO
TREBEA
IZARREN
NAHIA

2014/05/11

ZENBATZEKO ESTRATEGIAK

Gero eta kopurutsuagoak diren bildumak zenbatzen ari gara. Multzoak zenbatzea ez da erraza, beraz aleak era estrategikoan antolatu behar ditugu zenbaketan akatsarik ez izateko. Taldeak 2, 5 edo 10 aletan antolatzen ditugu zenbaketa erosoago egiteko. Horretaz gain, hogeinaka ere zenbatu ditugu bilduma batzuk.

Contamos colecciones de objetos cada vez más numerosas. Contar elementos en grupos desordenados no es fácil, por ello tenemos que utilizar estrategias para organizarlos y contarlos sin confundirnos. Organizamos los elementos de dos en dos, de cinco en cinco o de diez en diez. Además también hemos contado de veinte en veinte, por la importancia que tiene este número en euskara.

                                                                                                                                                                                               

BINGO

Zenbakiak ikasteko askotan erabili izan dut bingoa. Aste honetan ere bingoan jolastu gara. Egia esateko batzuei astunegia suertatzen zaie pixkat luzatzen bada, horregatik gure gomendio da murriztea. Horrela 6 zenbaki dauzkazuenan jolasa amatutzat ematea.

Un recurso que suelo utilizar para afianzar los números es el bingo. Esta semana hemos jugado al bingo. Es cierto que si el juego se alarga mucho al final tienen dificultades de concentración, por ello mi recomendación es acortar el juego. Así el juego se terminará cuando uno o una de los niños y niñas consiga seis números.



2014/05/08

JULENEN URTEBETETZEA

Julenen urtebetetzea ospatu dugu gaur. Marrazki batzuk egin dizkiogu eta olerkitxo hau ere.

JOLASTIA
UDABERRIAN
LAGUNEKIN
ESKOLAN
NEGUAN

2014/05/06

ZIENTZIALARIA NAIZ

Zientzialarien lanari buruz hitz egin dugu. Galdera izan da; "Zer egiten dute zientzialariek"?

- Magia egiten dute.
- Ez, esperimentuak eta asmakizunak. Makinak egiten dituzte,.. adibidez "la máquina del tiempo"
- Mantala zuria eramaten dute eta laborategian egiten dute lana.
- Likidoak nahasten dituzte kristalezko pote batzuetan.
- Ordenagailuan ere informazioa bilatzen dute.
- Esperimentuak igual egiten dituzte bonbak egiteko, sendagaiak egiteko, makina berriak egiteko...
- Batzuetan animaliak erabiltzen dituzte botikak frogatzeko
- Esperimentua egin aurretik, behatu behar da eta gero, pentsatu zer gertatuko den esperimentua egiten dugunean

...

ESPERIMENTUAK EGITEN DITU NIRE ZIENTZIALARIAK

2014/05/02

PROIEKTU BERRIA: ESPERIMENTUAK

Jakingo duzuenez, proiektu berria hasiko gara: ZIENTZIA ETA ESPERIMENTUAK. Ohi dugun bezala, zuen laguntza eskatu nahi dizuegu informazioa bilatu, aztertu, prestatu eta besteen aurrean aurkezteko.
Gelan gai batzuk atera dira:

  • Nola egiten da esperimentu bat? 
  • Ze tresna erabiltzen dituzte zientzialariek?
  • Asmakizunik inportanteenak
  • Zientzalaririk ezagunenak
  • Zertarako egiten dituzte esperimentuak zientzialariek?
  • ...

Como ya sabréis, nuestro próximo proyecto será LA CIENCIA Y LOS EXPERIMENTOS. Como siempre, necesitamos vuestra colaboración para buscar, seleccionar y preparar información sobre el tema para posteriormente presentarlo delante de la clase. En el aula nos hemos hecho varias preguntas:

  • ¿Cómo se hacen los experimentos?
  • ¿Qué instrumentos utilizan los científicos?
  • Inventos e inventores
  • Científicos famosos
  • ¿Para qué hacen experimentos los científicos?
  • ...